Bloga

  • Zuhaitz-landaketa

Zuhaitz Landaketa

Errekatxulo erreka eta bere ibar basoa berreskuratzeko proiektua. Igande honetan, otsailak 9, Zuhaitz landaketa. 300 zuhaitz ale landatuko dira, espezieak hauek direlarik: Lizarra, haritza, gereziondoa, urkia, otsalizarra, ezkia, astigar txikia, basa sagarrondo eta basa udareondoa.

  • Zuhaitz-landaketa

EHUN BAT LAGUN 260 ZUHAITZ LANDATU DITUZTE ERREKATXULON

Orain URA eta Donostiako Udalaren esku dago Errekatxuloko errekastoa lehengoratzea eta naturalizatzea. Larunbatean 100 lagun inguru elkartu ginen Añorgan bertako zuhaitzak landatzeko. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak berreskuratu nahi du Errekatxulo errekastoa eta lehen urratsa ibaiertzeko basoa birlandatzea zen, momentuz ezkerraldean haritzak, lizarrak eta gereziondoak landatu ditugularik. Lanean ari gara URA, Uraren Euskal Erakundeak eta Donostiako Udalak

  • Zuhaitz Landaketa

Zuhaitz Landaketa

Errekatxulo erreka eta bere ibar basoa berreskuratzeko proiektua. Larunbat honetan, urtarrilak 11, Zuhaitz landaketa. 250 zuhaitz ale landatuko dira, espezieak hauek direlarik: Lizarra, haritza eta gereziondoa.

Hazi banaketa Urriaren 26 eta 27an

Ekintza goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da. Euririk egiten ez badu, Kristina Enea Parkeko Sarreran, Duque de Mandastik (Zigarrogileen plaza). Euria eginez gero: Nestor Basterretxea plaza, Tabakalerako saihetseko sarreraren parean dauden arkupeetan (trenbide azpiko pasabidearen sarrera aurrean) Ekintza honen bidez, zuhaitzen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Naturak inguratzen gaitu. Gu ere Natura gara eta kontserbazioan aktibo izan

Tags: , |

Crocosmia landare inbaditzailea kentzera

Datorren urriaren 20an, igandean, Uliara hurbilduko gara beste behin Hegoafrikan jatorria duen Crocosmia landare arrotz inbaditzailea kentzera. Behar ditugu bolondresak, zure laguntza nahi dugu! 16:30etan dugu hitzordua Uliako parkeko sarreran, aparkalekuan. Espezie inbaditzaileen arazoa eta nola erauzi behar ditugun azaldu eta gero Loitxikiko maldan behera abiatuko gara. Ikusiko duzue lan erraza, baina oso neketsua eta

Tags: |