Urumea ibaia Donostiako ardatz nagusia da. Auzoak mugatzeaz gain batzuk zeharkatzen ditu: Martutene, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara, Egia, Erdia, Gros eta Alde Zaharra.
“Urumea, bere giza alderdia” erakusketaren autoreak Lolo Vasco argazkilariak pertsonen ikuspegia ekarri du eta hein batean biztanleen izaera eta nortasunaren isla da.
Erakusketa ibiltaria da eta auzo, auzogune eta herri ezberdinetan ikusgai izango da. Erakusketa “Urumea gertutik ezagutzen” bisitaldi gidatuaz osatu daiteke. Bertan ibaiaren eraldaketa azaltzen da, erabilieraz zein ibildidez, Donostiako Loiolako Erriberetatik Martuteneraino. Informazio gehiagorako hemen klikatu.
Erakusketaren trailerra
Burututako erakusketak:
- 2015ko abenduaren 9tik 18ra, Astigarragako Kultur Etxean, Astigarraga.
- 2015ko urriaren 9tik 23ra, Ereñotzuko Auzo Etxea, Ereñotzu, Hernani.
- 2014ko azaroaren 3tik 2015eko urtarrilaren 31era, Cristina Enea Fundazioa, HidroLogikak proiektua (egitaraua), Donostia.
- 2014ko urriaren 20tik 31era, Loiolako Kultur Etxea, Loiola, Donostia.
- 2014ko urriaren 1etik 18ra, Etxarriene Auzo Etxea, Martutene, Donostia.