Haritzalde 20 urte euskararekin bat
Euskararen eguna ospatzen den honetan Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egin du Loiolako Erribera auzoko Elkarteak eta Donostiako Udalak antolaturiko ekitaldiekin. Horrela, joan den asteartean, azaroak 27, Ikasbide Ikastolan Donostiako anfibioei buruzko hitzaldia eskaini zuen. 40 lagun inguru gerturatu ziren, gehienak haurrak. Igelak ez ezik, umeek ere abestu zuten…
Larunbatean, abenduaren 1ean, “izan zaitez igela edo dortoka” karetak egiteko tailerra burutu genuen eta artista gazte ugari dagoela baieztatu ahal izan genuen. 100 lagun inguru ibili zen kartulinak margotzen eta mozten. Aranzadi Zientzia Elkarteak bere 60 urteurreneko Euskal Herriko anfibio eta narrastien posterrak banatu genituen. Batzuek dortokak nahiago, beste batzuek igelak, baina gehienak sugeak eduki nahi zituzten etxean. Aprobetxatu genuen bertako haritzen ezkurrak banatzeko, jendeak etxean erein ditzan.
Tailerra bukatutakoan eta kantu-jiran joan aurretik, indarak berreskuratzeko, Donostiako Baserri batetik ekarritako sagar gorri goxoak banatu genituen.
Kosk sagarrari, kosk euskarari!
Leave A Comment