Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko 2013an antolaturiko ekintzal ixteko, gaur, otsailak 3, igeltxoaren (hegoaldeko zuhaitz-igela, Hyla meridionalis) bizilekua ezagutzeko mendi ibilaldia burutu dugu. Kristina Enea Fundazioak antolaturik eta Xabier Rubio haritzaldekideak gidaturik 25 lagunek Santio Bideko eta GR121 bideko puxketa bana gurutzatu dute. Bisitatu dira 3 putzu: Iranguen, Egiluze I y Egiluze II. Eguraldi txarra zegoen iragarrita, euria eta haizea, baina mendian ibiltzeko aparteko giroa irten da. Horrela gozatu ahal izan da Agitiko basoan, Mendizorrotzeko iparraldeko magaletan eta paisaiarekin. Ikaragarri handia zen Oria ibaitik itsaso urdinean marrazten zen uholdetako luma uherra. Agitiko Kala eta bertan behera utzitako arrain haztegia. Jarduera honen helburua, putzu txikien garrantzia aldarrikatzearekin batera, igeltxoa eta bere egoeraren berri ematea zen.
Bide batez, ondokoa eskatzeko aprobetxatu nahi dugu:
- Irudi legal berri baten sorrera: Mikroerreserbak.
- Igeltxoaren HABITATari babesa emango dion GKL bat Mendizorrotzen sortzea.
- Mendizorrotz osoan zehar igeltxoarentzat putzu berriak sortzea.
- Agitiko Kalaren ingurumen berreskuraketa, bertan igeltxoarentzat putzu handi bat eratuz.
- Aginagako urtegia berreskuratzea eta igeltxoarentzat egokitzea.
Leave A Comment