II. Zuhaitz eguna

II. Zuhaitz eguna

Martxoaren 23an, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo II. Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 142 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak, haltzak eta haritzak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta paisaia hobetuz, baina  baita atmosfera, arnasten dugun airea, garbitzen laguntzea ere. Parte hartzeko, martxoaren 23an 10:00etan Club Vasco de camping elkartearen deialdian, eta 12:00etan Kaebnai elkartearen deialdian, Puioko parkeko sarrerara hurbiltzea, mendiko zapatilak jantzita, besterik ez da egin behar. Han, landaketaren zergatiak eta metodologiaren azalpenak jasoko dituzte bertara hurbildutakoak. Haritzalde Naturzaleen Elkartetik bai bazkideak baita Donostiako gizarte osoa animatu nahi ditugu bere bizitzan zuhaitz bat jar dezaten.

About the Author:

One Comment

  1. Mikel 2013/03/22 at 18:51 - Reply

    Hola!

    Estamos interesados en ir y plantar árboles con los peques, pero no sabemos dónde queda el Parque del Puio. ¿Podéis indicarnos dónde está exactamente? Eskerrik asko!

    Mikel

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.