Habitataren Munduko Eguna ospatzeko Haritzaldek ekintza eta ekimen ezberdinak burutu ditu. Hoien artean, marearte zabalguneak ezagutzeko txango gidatuak antolatu (Zumaia eta Donostiako Santa Klara uhartera) ingurumen sentsibilizazioa eta heziketa bultzatzeko eta erakundeei itsasertzeko eremua babestea eta Ondarretako Tenis aldean Kostasek egin nahi duen harrieta proiektua baztertzeko eskatuz.
Santa klararako azken txango honek, itsas animalia eta landareak ikusteko eta ikuitzeko aukera eman zion gerturatu ziren haur eta helduei. Esku artean edukitzeko aukera izan zuten guztiek eta beraien jakinmina asetzeko hainbat galdera burutu zituzten. Jarduera amaitu ondoren uharteko sugandilen ezaugarriak zeintzu ziren azaldu ziren, baina eguraldi kaxkarrarengatik bakar batzuk ikusi ziren. Bisita gidatuak amaitzeko umeekin jolas azkar batzuk egin ziren: sugandila lasterketa, igel lasterketa eta suge kalejira.
Leave A Comment