Irailean, Zumaira egin zen txangoaren laburpena doakizue jarraian. Eguraldia ezin hobea izan zen, eguzkitsua!
Algorri Interpretazio Zentruko bisita gidatuan, Zumaiak duen ondare naturala ezagutzeko aukera egon zen, ikuspedi orokor bat azalduz: Artadiko basotik hasita, Urola ibaitik jeitsiz itsasoruntz padura eta dunak zeharkatuz, itsasertzeko marearteko zabalgunea, itsaslabarrak eta Flyshak duen garratziaz adierazi zutelarik.
Bisita amaitu ondoren, Itzurungo hondartzan, mota esberdineko itsas animaliak hartu, ikuitu eta ikusteko aukera egon zen. Hoien artean, karramarroak, marraskiloak, itsas erbia, itsas izarra, itsas trikua, arrainak (kabuxak, zarbo…). Umeek primeran pasa zuten beraien jakinmina asetzen.
Hondartzan bazkaldu genuen, taldeka antolatuta eta etxetik ekarritako janaria denon artean eskeiniz. Umeak ez ziren geldirik gelditu, bazkaldu bezain azkar jolastera joan ziren, hondarrean zuloak eta gazteluak eraikitzen! Bainatzeko denbora ere eman zielarik.
Arratsaldean txalupaz itsasoratu ginen, itsaslabarrarak ikusteko eta goizeko azalpenak hobeto barneratzeko aukera izan genuelarik. Bueltan, Santixo dunak bisitatu genituen, bertako ezaugarriak zeintzu ziren azaldu zizkiguten, itsasoari irabazitako lurrak direla, botanikako espezie interesgarrienak eta egiten ari diren ahaleginak inguruneak dituen berezitasunak mantentzeko eta kontserbatzeko. Umeak berriz ere, oso ondo pasa zuten.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu etorri zineten guztioi eta Aitorri bereziki gure gida izateagatik egun horretan. Mila esker zuen argazkiak uzteagatik.
Mila esker guztioi!
Leave A Comment