Haritzaldek azaro hasieran antolatutako hazi banaketan, soberan geratu ziren haziak mendi eta basoetara itzuli behar dira, zuhaitz bilakatzeko aukera eduki dezaten. Hau dela eta, Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCE) laguntzaz hazi hauek bideratu dira beraien kideen artean. Jaso haziak eta sakabanatu itzazu!
Haziak: haritza, pagoa, lizar arrunta eta astigar zuria.
Non: CVCEren egoitzan, Prim kalea 35, Donostia.
Datak eta orduak: azaroaren 8tik 15era arratsaldeko 17etatik 20:30tara.
Leave A Comment