Antondegin, lan eremuko zuhaitzak, batzuk ehun urtetik gorako haritzak moztu
zituztenetik, asteak daramatzate lur mugimenduak egiten. Abiadura Handiko Trenako obra
eroa hementxe daukagu. Eta zertarako? Herritarron beharrak eta lehentasunak beste batzuk dira. Ez al dira izango enpresa eta alderdi politiko batzuen beharrak? Haritzalde Naturzaleen Elkartean lanak bertan behera uzteko eskatu nahi dugu eta Donostiako Udal Ingurumen Aholku Kontseiluari honen inguruan iritzia emateko eskatu nahi diogu.
Informazio gehiagorako: prentsa-oharra.
Eta gutxi balitz salatzen duzuena, Eusko Jaurlaritzako “INGURUMEN SAILA” da orain sustatzailea eta saileko aurrekontu osoaren erdiak AHTk jango du. Ez al da gainera oso ZINIKOA? Ari zaizkigu adarrak jotzen.
Que las obras las pague además Medio Ambiente del Gobierno, me parece puro cinismo. Se ríen de todos a la cara.