Iaz egindako azken jarduerak honako hauek izan dira.
– Urumeako ibaiertza ezagutzeko bisita gidatua
Abenduaren 22an egin zen. Ibaia barnetik ezagutzeko eta ibaiertzeko prespektiba ezberdin bat edukitzeko traineru bitartez egin zen bisita gidatu hau. Kudeaketa ezberdinek ibaian bertan nola eragiten duten ikusteko tresna aproposa izan da trainerua.
– Miramon parkeko basoa ezagutzeko bisita gidatua
Abenduaren 28 egin zen txango hau. Miramongo parkean egin daitezkeen kudeaketa ekarpenak egiteko antolatu zen. Parkean dituen 3 bailatxoetatik 2 bisitatu ziren, hain zuzen ere: Mandoa erreka eta Altzaerrekaren zati bat.
– Donostia 1813-2013 erakusketa
Abenduaren 29an Gipuzkoako plazako arkupeetan ikusgai egon zen. Erakusketaren bidez, hiriaren bilakaera erakusten da, eremu artifizialtaren hedaketa eta honek nola eragiten duen paisaia eta ondare naturala eta kulturalaren suntsitketan eta galeran.
Leave A Comment