Haritzalde bat dator Aitziber Sarobek, Berrian argitaratutako Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II) iritzi artikuluarekin. Iritzi artikuluaren irakurketa oso gomendagarria denez, lehen hitzak jartzen dizuegu eta esteka arikulu osoari.
“Iazko otsailean izenburu bereko artikulua argitaratu zuten berripaper honetan. Iritzi artikulu hark Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatu beharko lukeen arlo honetan arreta jartzea zuen helburua. Izan ere, Bilduk agintea hartu eta bi urte geroago ez genuen aldaketarik txikiena ere sumatzen.
Artikulu hartan jakinarazten zen, nola Gipuzkoako natur baliabideak eta ondare naturala kudeatzearen ardura duen Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzako izendapenari zantzu txarrak hartzen genizkion. Julian Unanue Bereciartua zuzendari nagusia urtebete beranduago kargutik kendu dute, aitortu duenez, bere borondatearen kontra.”
Aitziber Sarobe. Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II). Berria, 2014-04-18.
Informazio gehiago:
Aitziber Sarobe. Natur Kontserbazioa Gipuzkoan. Berria, 2013-02-26.
Haritzalde. Gipuzkoako mugimendu ekologistak Aldundiaren aurrerapausua ongi baloratzen du…
Naturaren Kontserbazioa Gipuzkoan. Txostenak (I. Kontsarbazio-irizpideak, II. Basogintza-dekretua dela-eta, III. Caza, IV. Basoaren berreskurapena eta V. Bioaniztasuna).
Leave A Comment