Amaiur parkea
Bi hamarkada luze parke bat eskatzen, 20 urte Amaiur parkea aldarrikatzen, ehunka ordu lanean Amarako auzoari muga bat ez jartzeko. Borroka luzea izan da, baina lortu da, ez behin betiko, baina behintzat Amara Berri eta Loiolako Erribera ez daude banaturik. Orain Amaiur parkeak lotzen ditu eta hori oso pozgarria zaigu. Hortaz bi auzoen arteko lotura eta gertutasuna irudikatu nahi izan dugu besarkada sinboliko batekin eta zuhaitz landaketa herrikoiarekin.
Amaiur parkea auzokideena egin dugu zuhaitz landaketa herrikoia eginaz eta batez ere jai giroan. Pertsona mordoa gerturatu zen parte hartzera,
Urumeako ibaia
Urumea ibaian zeharreko ibilandi gidatuak hasi dira. Urumeatik gora eginik ibaiertzaren fisionomiaren aldaketak nabariak dira, horma bertikaletik hasita (guztiz urbanizatuta), hegal erdi urabanizatutik jarraiki eta ibaiertza ikuitu gabera iritsiz, ubide naturalera, ikusteko aukera dago. Ibaiaren ibilbidea hiriaren historiaz zipristindurik dago, zubiak, baserriak, portuak direla eta nola ez, urteetan zehar sortu diren uholdeaz. 2 orduko Ibilandian ohar gabean naturan sartzen gara eta une horretan konturatzen gara ibaiertzaren aberastasunaz, bere fauna eta florarekin. Gerturatu ziren pertsonek azaldu zuten moduan, oso gusturoa egon ziren eta hiriak duen oparirik onenetariakoa izan da bisitaldia.
Leave A Comment