Igandean, ura, ibaiak eta herriak erakusketarekin batera antolatu den hiritar agendako lehen haur festa ospatu genuen Martutenen. Goizean goiz, diana ibili zen auzoan zehar bizilagunak esnatzen, prestatu zitezen jai giroan goiza igarotzera.
Lur Korta ipui kontalariak Urumea ibaian zehar murgildu gintuen ipuinen bitartez. Ondoren umeek marrazkiak egin zituzten ibaia gaitzat edukiaz, arrainekin, txalupak, zubiak, etxeak eta gauza gehiago marraztu zuten, adin tartea urte terditik 9ra izan zelarik. Artista handiak izan ziren guztiak.
Ohiko jolasak ere beraien lekua eduki zuten: sokatira, saku lasterketa eta lakotxa lasterketa. Baina gehien gustatu zitzaiena umeei asto gurdiak izan ziren, bueltaka ibili ziren haurren zoramenerako. Hau guztia, Carlos Aranedak abesti emanaldiak girotu zuelarik.
Martuteneko parkera gerturatu zineten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Leave A Comment