Biharko (maiatzak 28) iragarri dugun prentsaurrekoa, osteguenean (maiatzak 29) burutuko da. Bihar goizean zehaztuko dizuegu tokia eta ordua. Barka eragozpenak.
Datorren maiatzaren 31n, larunbatean, San Telmo Museoan martxotik egon den “ura, ibaiak eta herriak” erakusketari amaiera emateko Haritzalde Naturzaleen Elkartetik jarduera ezberdinak antolatu ditugu. Horrela, goizean haur-festa izango da Zuloaga plazan eta arratsaldean Urumearen jaitsiera eta ibaiaren ertzetik aldarrikapenerako ibilaldia, Martutenetik Zuloagara, antolatu nahi ditugu.
Erakusketa uraren inguruan mundu mailan dauden gatazka ezberdin batzuk gogora ekartzen dizkigu, edateko ura oinarrizko giza eskubidea dela agerian utziz. Aldi berean, hemengo gai bat erantsi zaio, Urumearen uholdeak gizakiongan duten eragina. Hortaz, biak uztartuz, erakusketari eta hiritar agendari amaiera emateko aldarrikapen martxa proposatu dugu.
Prentsaurrekoan aurkeztuko dugu:
Egitarau osoa xehetasunekin (hemen aurrerapena):
- maiatzaren 30ean
18:00etan Pello Añorga ipuin kontalaria San Telmon.
22:00etan gaueko irteera Igeldoko igela ezagutzera.
- maiatzaren 31n
Goiz osoan: musika, haur jolasak, tailerrak, erakusketa, astoak… eta ur globoen gerra.
17:00etan Urumearen jaitsiera ibaitik
17:00etan Martutenetik Zuloaga plazaraino aldarrikapen martxa.
- Ura giza eskubide unibertsala adierazpena (Dagoeneko 20 bat erakunde eta elkartek sinaturik).
Leave A Comment