“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta herritar agendaren BALANTZEA

“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta herritar agendaren BALANTZEA

Joan den maiatzaren 31n itxi egin zen martxoaren 18tik San Telmo Museoan ikusgai egon den “Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa eta harekin batera amaitu ziren Haritzaldetik osagarri moduan Urumea ibaiaren inguruan antolaturiko jarduerak. 5 mahai inguru, 4 haur festa (Urumea Bizi!), 11 bisitaldi gidatu (URUMEA gertutik ezagutzen), ibaiaren garbiketa (Urumea Garbi), zuhaitz landaketa herrikoiak… Udaberria ekimenez bete dugu eta gehienetan gainera eguraldiak errespetatu gaitu. Pozik gaude emaitzekin eta oso balorazio positiboa egiten dugu, nahiz eta maiatzaren 31ko jarduera pare bat, eguraldia zela eta, bertan utzi behar izan genituen. Gehienetan ordea, arrakastatsuak izan direla esan dezakegu, bereziki haur festak.

Jarraian aurkezten ditugun datuok zehaztu genitzake gehiago, eta baita luzatu ere, jarduera gehiago izan delako eta umeen ekintzetan helduak zenbatu ez ditugulako besteak beste. Bestalde, “Urumea Garbi” izenekoaren balantzea aurretik egin genuen. Eta Urumearen aldeko mezuek hedapen askoz zabalagoa izan dute, Ikastetxeen bitartez (gurasoei ikastetxe ezberdinetan egitasmoen berri eman baitzaie), Web ezberdinen bitartez, eta batez ere ZUEI, komunikabideei, ESKER.

HEMEN DATUAK:

  • Erakusketa: 3.916 bisitari.
  • Museoan eginiko jardueretan: 169 lagun.
  • Aurkezpen ekitaldia STM: 40 lagun.
  • Hitzaldietan (batez beste): 21 lagun.
  • Jaietan umeak: 367.
  • Ipuin kontalariak: 96 ume.
  • Urumeari buruz eginiko marrazkiak: 189.
  • Bisitaldi gidatuetan: 118 lagun.

Eta orain zer?

  1. Ura, giza eskubidea da adierazpena. 20 gizarte eragilek eta Gobernuz Kanpoko Erakundek sinatu dute. Aurreratu genuen legez, alderdi politiko guztiei helarazi diegu eta Europako parlamentari hemen hautatuak izan direnei igorri diegu. Donostiako Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan ere aurkeztuko dugu eta horren bitartez Udaletxean dauden alderdi politiko guztiei eta Udal Gobernuari (Aurrerago xehetasun gehiago izango da).
  2. Urumeari buruzko umeen marrazkiak. URA (Ur Agentzia), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalari bidaliko dizkiegu umeek haur festetan eginiko marrazkiak, haiek ibaia nola ikusten duten agintari eta arduradunak  ohar daitezen. Harritu egin gaitu zein natural nahi duten. Zer utziko diegu?
  3. Ura, ibaiak eta herriak” erakusketa. Izen bereko Fundazioak udazkenean Gipuzkoako beste herri batzuetara eramateko asmoa du, eta, Gipuzkoako Ur Kontsorzioak lagunduta, hala izango dela dirudi. Ez dira ordea herriak eta egitaraua zehaztu oraindik.
  4. “Urumearen Giza Alderdia” Lolo Vascoren argazki erakusketa. Udazkenetik aurrera ikusgai egongo da bere osotasunean, Loiolako Kulturetxean (irailean), Martutenen (urrian) eta Cristina Enea Fundazioan (azarotik urtarrilera). Honen inguruan berriro ere jarduera ezberdinak antolatu nahi ditugu. Hori dena aurrerago aurkeztuko dizuegu.

Amaitzeko, gure esker onak ekimen honetan lagundu diguten voluntario eta lagun guztiei, eta erakunde ezberdinei: Tamayo paperdendak, Prosalus, arrauning.com, Loiolako Sustrai Aisialdi taldea, Surfrider Fundazioa, Arranzadi Zientzia Elkartea, Loiolako Erribera Auzo Elkartea, Arantzazuko Ama, Ikasbide eta Amara Berri Ikastolei… Ipuin kontalariei, musikariei, Gizalde eta Craj!ekoei… Eskerrik asko Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari, Donostia Kultura eta San Telmo Museoari. Bereziki eskertu nahi dizuegu gure jarduerak zabaltzen eta egitasmoaren hedapena biderkatu duzuen kazetari eta komunikabideoi. Benetan, MILA-MILA ESKER!!

URUMEA BIZI!

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.