Urumea gertutik ezagutzen 2015

    Urumea gertutik ezagutzen 2015

    Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak

    Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.

    Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.

    Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…

    Galduko al duzu?

    Noiz-zer:T: Trainerua
    O: ibilandiaEus: euskaraz
    Cas: gazteleraz
    Ele: elebitan
    Martxoak 14, 10:30. T. Eus
    Martxoak 15, 11:00. O. Eus
    Martxoak 28, 11:00. T. Cas
    Martxoak 29, 11:00. O. Cas
    Apirilak 18, 17:00. T. Ele
    Apirilak 19, 11:00. O. Ele
    Apirilak 25, 10:00. T. Eus
    Apirilak 26, 11:00. O. Eus
    Maiatzak 10, 11:00. O. Cas
    Maiatzak 16, 16:00. T. Cas
    Maiatzak 31, 11:00. O. Ele
    Maiatzak 31, 16:00. T. Ele
    Ekainak 14, 11:00. O. Eus
    Ekainak 14, 16:00. T. Eus
    Irailak 26, 11:00. O. Eus
    Irailak 26, 16:00. T. Eus
    Urriak 10, 11:00. O. Cas
    Urriak 10, 16:00. T. Cas
    Urriak 25, 11:00. O. Ele
    Urriak 25, 16:00. T. Ele
    Azaroak 8, 11:00. O. Ele

    • Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: 2 ordu inguru.
    • Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
    • Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25€).
    • Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
    • Adin minimoa: Trainerua: 12 urte /Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
    • Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
    • Izena-emateko:
    • Oharrak:
    1. Taldeek posible dute traineru ordez piraguak hautatzea, mailez/telefonoz aurretik adierazita.
    2. Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.
    3. Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun).
    4. Salneurriak ezohiko irteeretarako: trainerua/kayak: 15€; ibilaldia: 5 €.

     

    About the Author:

    Leave A Comment

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.