Maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna da eta berau ospatzeko maiatzaren 17an, igandea, Zumaira goaz itsasoko fauna eta flora ikustera.
Goizean Itzurun hondartzatik abiatuta, inguruko mararte zabalgunean ibiliko gara bertako izadia ezagutzen.
Bazkaria, hondartzan, bakoitzak etxetik eramandakoa elkarbanatuz.
Arratsaldez, Flysha ikusteko itsasontziz ibiliko gara.
Animatu eta zatoz gurekin!
Izema-ematea beharrezkoa da (izen, 2 abizen, jaiotze data, NA eta harremanetarako telefonoa): naturzale [at] haritzalde.org
Prezioa
Haritzaldeko kideentzat: 5 €/helduko eta 0 €/umeko.
Kideak EZ direnentzat: 10 €/helduko eta 5 €/umeko.
Familiak, 2 heldu eta 2 ume edo gehiago dutenentzat, 20 €.
Prezioa pertsoneko 18 € litzateke eta Haritzaldek bere gain kopuruaren zenbateko zati bat hartuko du, jarduera babestuz.
– See more at: http://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:_td2ztKf1RAJ:www.haritzalde.org/2015/05/+&cd=1&hl=eu&ct=clnk&gl=es#sthash.acpdOduc.dpuf
Leave A Comment