Haritzaldek ekainean Donostian ospatu zen Alternatiben herrixka Donostian parte hartu zuen. Haritzaldek bat egiten du herri ekimenarekin eta pertsona guztiak animatzen ditu bihar Bilbon egingo den Alternatiben herrira joateko.
Antolatzaileek ondo adierazten duten bezela: “Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Bilbon. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitzan ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz. Topagune komuna.
Ekimen honekin jarraipena emanen diogu Bizi mugimenduak, 2015eko abenduan Parisen klima aldaketari buruzko Goi Bilera dela eta, Alternatiben Herriak antolatzeko egindako deialdiari, Sistema aldatu, ez klima lelopean.”
Leave A Comment