AURREKARIAK. 2012ko emanaldietan zehar, Donostiako Musika Hamabostaldiak (DMH) sortutako CO2-a konpensatu nahian, honako zuhaitz landaketa hau egin genuen bi elkarteok elkarrekin:
75 astigar txiki 120-150cmkoak
25 astigar txiki 150-200cmkoak
15 urki 150-200cmkoak
25 urritza 150-200cmkoak
60 lizar 120-150cmkoak
20 intxusa 80-120cmkoak
Guztira 220 zuhaitz landatu genituen.
ORAINGOAK. Duela 3 urte bezala, aurten ere, DMH, Haritzalde Naturzale Elkartearekin harremanetan jarri da zuhaitz landaketa bat egiteko. 2015eko oraingo honetan hauek dira landatuko ditugun zuhaitzak:
50 astigar txiki
50 astigar zuri
120 lizar
30 haltza
Tamaina txikiagoko zuhaitzak izango dira, (erantzun hobeagoa dutela frogatzen ari delako), baina oraingo honetan, 250 zuhaitz landatuko ditugu guztira.
NOIZ. Zuhaitz landaketa hau, Puioko parkean burutuko da larunbat honetan (abenduak 12) goizeko 10:00etatik 12.00etara.
AZKENENGOA. DMHrekin egingo dugun landaketa hau, Puioko parkean egingo dugun azkenengoa izango da, izan ere, landaketa honi esker, Puioko malda osoa estalirik geldituko da hurrengo urteetarako. Bitartean, landaketa honen jarraipena egingo dugu.
ESKERRAK. Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu DMHri publikoki:
- Batetik, guregan izandako konfidantzarengatik,
- Bestetik, DMH, aldaketa klimatikoari aurre egiteko konpromezua hartzen ari delako.
Leave A Comment