Hirigintzako Batzordean 5000 €ko isun proposamena iragarri zuen Enrique Ramos Hirigintza zinegotziakingurune natural batean baimenik gabeko 150.000 m3ko material isurketagatik. Naturzale eta Ekologistok salatu genuen legez, materialak ‘Harrobia’ izeneko obran zuten jatorria.
Naturkonetik Garrantzi Komunitarioko Hábitat baten sustsipena suposatu duen, 5 futbol zelaien azalera eta 10 m-ko altuera duen harri-metaketak ‘arau hauste arinatzat’ jo izana amorragarria eta guztiz eskasa dela deritzogu
Ez dezagun ahaztu “Harrobiko obra” martxoan hasi eta bertan 2 hilabete luzez ilegalki jardun zuten sustatzaile berdinak arduradun ditugula, eta maiatzaren 30ean udaletxeak, salatutako azken irregulartasunen ondorioz, obra eten behar izan zuela. Oraindik ordea badago salaturiko eta erantzun gabeko irregulartasun zerrenda luzea.
Gertakari horiengatik Ertzaintzan aurkezturiko salaketa Donostiako 1. Instrukzio Epaitegian da, Aurretiko Diligentziak tramitatzen ari direlarik.
Hirigintzako Zuzendaritzak salaketa proposamen irrigarria luzatzeko presa hartu du; talde naturzale eta geuk ostera, Enrique Ramosek presaka isurketa legeztatzeko emandako lizentziaren aurka aurkeztutako errekurtsoaren erantzunaren zain, hilabete bat baino gehiago daramagu. Gure aburuz, lizentziak Lurzoruaren Legearen artikuluak urratzen ditu, beraz, ilegala da.
Isiltasuna da nagusi espediente zigortzaileen irekiera eskatzen denean, bai irekitako mendi pista ilegalen inguruan, bai babestutako zuhaitzen mozketari dagokionean, zein Irubide errekastoaren afekzioaz edota, agregakin transformazio planta baten antzera funzionatuz, ingurune natural batean inpaktu handiz eman den hondakinen transformazio eta balioztatze jarduera ilegalaz ari garenean ere.
Udaletxeak ere ez du erantzuten zergatik, emandako baimena “behin-behinekoa izanik eta lekua lehengoratua izan behar bada”, Hirigintzako Zuzendariak bere adierazpenetan eta sustatzaileek aurkeztutako obra proiektuan argi nabarmentzen duten Belartza -2 ko poligonoko plataformetan erabiltzea aurreikusten dutela, egungo Antolaketaren legalitatearen kontra baldin badoa.
Salatutako gaiak hurrengo Ingurumen Kontseiluan nahiz Planeamendukoan jorratuko dira.
Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Naturkon
Leave A Comment