LOGO LEHIAKETA
Haritzaldek 25 urte beteko ditu 2017an eta logoa behar dugu.
1. Antolatzailea:
Haritzalde Naturzaleen Elkartea.
2. Partehartzaileak:
Edonork parte hartu dezake, bere adina edozein dela ere. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute.
3. Gaia:
Haritzaldek 2017an 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko Elkartea bereiziko duen logoa nahi dugu, behinik behin 25 zenbakia duena eta Elkartearen izena edo ikurra eraman behar duena. Hurrengo urteko jarduera eta ekintza guztietan erabiliko da.
4. Proposamenak aurkezteko prozedura:
* Logoak 2016ko abuztuaren 16tik irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, biak barne..
* Partehartzaile bakoitzak gehienez 5 logo aurkeztu ahal izango ditu.
* Irudiak JPG formatuan bidali beharko dira izen-emate inprimakiarekin batera.
* Logoek gutxienez 300 kb eta gehienez 4 mb izango dituzte.
* Parte hartzaileak izen-emate orria bete beharko du Haritzalderen web orrian egokituko den formularioa betez: izen-abizenak eta telefono zenbakiarekin.
5. Epaimahaia:
Epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu. Haritzaldeko Zuzendaritzako bi kidek eta diseinu grafikoan aditu batek osatuko dute.
6. Saria:
Saria bakarra:
- 50€ko bonoa Tamayo paperdendetan.
- 50€ko kultura-bonoa Hontza liburudendan.
- Haritzaldeko kamiseta.
Parte hartzen dutenen artean Haritzaldeko kamiseta zozketatuko da.
Seria hutsik geratu daiteke.
7. Eskubideak:
Lehiaketara aurkeztutako logo guztiak Haritzalde Naturzaleen Elkartearsen esku geldituko dira eta Webean nahiz sare sozialetan argitaratu ahal izango ditu.
8. Onarpena:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestean eta agertu daitezkeen edozein ustekaberen aurorean antolakuntzak erabakiko du, erabaki horren aurrean ezin izango delarik apelatu.
Leave A Comment