Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean “Neguaren zain, udazken amaiera jaia” antolatu dugu.
Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).
EZ GALDU AUKERA, ETORRI ERRIBERTXOREKIN URUMEAN PASEATZERA!!
Leave A Comment