2018ko Zuhaitz Eguna

2018ko Zuhaitz Eguna

2018-03-15: Prentsa oharra (PDF).

Larunbat honetan, martxoak 17, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu Mendizorrotz mendian. Aurten 200 zuhaitz ale landatuko dira, espezieak hauek direlarik: lizarra, ametza, artea, urkia sagarrondoa eta gorostia.

Hitzordua 10:10 Polipason.

Donostiako Udalak doako autobus zerbitzua eskainiko digu. Ordutegia:

Igoera Jetsiera
9:30 Hotel Londres 13:13 Polipaso
09:40 Tenis / Antigua 13:45 Antigua
10:00 Igeldoko kanpinean 13:50 Artzai Ona
10:10 Igeldoko Polipaso

Club Vasco de Camping Elkarteak hamaiketakora gonbidatuko digu amaitutakoan, 13:00etan Polipason bertan.

Autobusean tokia ziurtatzeko eta hamaiketakoa ongi antolatzeko komeni da aurretik izena ematea. Non: Club Vasco de Camping (CVC) elkartearen egoitzan.

Animatu eta etorri gurekin landatzera.

Jar ezazu zuhaitz bat zure bizitzan!

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.