Martxoaren 15ean, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 178 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak eta intxusak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta paisaia hobetuz, baina baita atmosfera, arnasten dugun airea, garbitzen laguntzea ere. Parte hartzeko, martxoaren 15ean, 10:00etan Club Vasco de Camping Elkartearen deialdian, eta 12:00etan Kaebnai elkartearen deialdian, Puioko parkeko sarrerara hurbiltzea, mendiko zapatilak jantzita, besterik ez da egin behar. Han, landaketaren zergatiak eta metodologiaren azalpenak jasoko dituzte bertaratutakoek. Haritzalde Naturzaleen Elkartetik bai bazkideak, baita Donostiako gizarte osoa ere, animatu nahi ditugu bere bizitzan zuhaitz bat jar dezaten.
Zuhaitz eguna
Tags: landaketak, zuhaitzak|
About the Author: admin
Related Posts
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Leave A Comment