Maiatzako lehen jarduerak!

Maiatzako lehen jarduerak!

Aste honetako jarduerak. Zatoz!


Hernaniko bisitaldi gidatuan ikusi daitezkeen animaliak, topatzen badira, noski!

  • Maiatzak 8

Mahai-ingurua: Uraren Zuzentarau Markoaren erronka Nagusia: Gure ibaiekin bakea egitea
19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoan
Hizlariak: Joserra Díez, Leandro del Moral, Francesc Larroca, Iñaki Errazkin eta Iñigo Ansola.
Moderatzailea: Iñaki Antigüedad.

  •  Maiatzak 10

Irteera gidatua: Hernaniko anfibioak eta narrastiak ezagutu (lehenik ikusi)
Ereñotzuko frontoian 9:00tan. Antolatzailea: Ziraba proiektua.
Hizlariak: Ion Garin-Barrio eta Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Z.E.).

  •  Maiatzak 10 eta 11

Urumea gertutik ezagutuz. Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila. Ibaian ibiltzeko kayak eta trainerua (arrauning.com) izango ditugu aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dugu ibilaldia.

Maiatzaren 10ean, larunbata, 12:00etan. Trainerua. Elebietan.
Maiatzaren 11n, igandea,11:00etan. Ibilaldia. Euskaraz.
Maiatzaren 11n, igandea, 12:00etan. Kayak. Elebietan.

Izena emateko: kayak edo trainerurako: arrauning.com / ibilaldirako: naturzale@haritzalde.org

ERAKUSKETAK:

  • Ura, ibaiak eta herriak. Maiatzaren 1etik 31era. San Telmo Museoan. Sarrera doan.
  • Ura eta Hiria 2020. Maiatzaren 6tik 14ra. San Telmo Museoan. Inaugurazioa: maiatzak 6, 18:00etan, STMan.

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.