Urumea bizi: Loiolako Erriberatan. Kronika

Urumea bizi: Loiolako Erriberatan. Kronika

Giro paregabean ospatu da Loiolako Erriberasetan haur festa. Ostiralean, Maite Franko ipuin kontalariarekin, auzoko umeek primeran pasa zuten Ikasbide Ikastolan. Otsoa, sorginak eta koloredun sugeak izan ziren umeekin batera ipuin eta jolasen protagonistak.

Larunbatean aldiz, Giuseppe Verdi plazan, umeek “Urumea bizi” lelopean ibaiaren marrazkiak eta hainbat jolasekin parte hartu zuten. Apitxin tabernan hamaiketako eskeini zen partaide guztiei. Musikak goiza girotu zuen, astoa gurdiak etengabe aritu ziren eta euskal karaokeak festari amaiera eman zion. 

Haritzaldek, parte hartu eta lagundu duten lagun guztiei eta bereziki Loiolako Erribera Auzokideak Elkarteari eskerrak eman nahi dizkio. Apitxin tabernari ere, eskerrak eman nahi dizkiogu hamaiketakoa musutruk eskeintzeagatik.

 

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.