Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak
Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita.
Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak, padura, ertzetako landaredia, bertoko ibar-basoa, landare inbaditzaileak, ibaiko biztanleak (arrainak, hegaztiak, ugaztunak…), fauna inbaditzailea, prozesuak (uholdeak eta mareak kasu) eta bitxikeria ugari.
Natura ez ezik ondare historikoa, kulturala eta etnografikoa ezagutzeko parada emango digu. Eta auzoak, baserriak, zubiak…
Galduko al duzu?
Noiz-zer:T: Trainerua O: ibilandiaEus: euskaraz Cas: gazteleraz Ele: elebitan |
Martxoak 14, 10:30. T. Eus Martxoak 15, 11:00. O. Eus Martxoak 28, 11:00. T. Cas Martxoak 29, 11:00. O. Cas Apirilak 18, 17:00. T. Ele Apirilak 19, 11:00. O. Ele Apirilak 25, 10:00. T. Eus Apirilak 26, 11:00. O. Eus Maiatzak 10, 11:00. O. Cas Maiatzak 16, 16:00. T. Cas Maiatzak 24, 11:30. T. Cas Maiatzak 31, 10:00. O. Ele Maiatzak 31, 16:00. T. Ele Ekainak 14, 11:00. O. Eus Ekainak 14, 16:00. T. Eus Irailak 26, 11:00. O. Eus Irailak 26, 16:00. T. Eus Urriak 10, 11:00. O. Cas Urriak 10, 16:00. T. Cas Urriak 25, 11:00. O. Ele Urriak 25, 16:00. T. Ele Azaroak 8, 11:00. O. Ele |
- Iraupena: Trainerua: 1h 30 min inguru. / ibilaldia: 2 ordu inguru.
- Ibilbidea: Loiolako Erribera- Martuteneko 27 Poligonoko zubia.
- Salneurria: Ibilaldia doan. Trainerua: 5 € (Kostu erreala 25€).
- Kopurua: MUGATURIK. Trainerua: 9 lagun / ibilaldia: 25 lagun (5 gutxienez).
- Adin minimoa: Trainerua: 12 urte /Ibilaldia: Adin guztiak, baita umeen aulkiak ere.
- Informazioa: Gorrek eta itsuek ere parte hartu dezakete aurretik ohartarazita. Traineruan nahiz piraguetan ibiltzeko arropa erosoa eraman, hobe kiroletakoa. Badaude aldagelak eta dutxa hartzeko aukera.
|
|
- Oharrak:
- Taldeek posible dute traineru ordez piraguak hautatzea, mailez/telefonoz aurretik adierazita.
- Taldea izanez gero jarritako datentzat hizkuntza aldatzeko aukera dago.
- Jarritako data horietatik kanpo posible da bisitaldi gidatuak taldeentzat hitzartzea, (traineru/kayak gutxienez 8 lagun eta ibilaldirako gutxienez 10 lagun).
- Salneurriak ezohiko irteeretarako: trainerua/kayak: 15€; ibilaldia: 5 €.