1992ko abenduaren 29an, Río de Janeiron sinatu zen Biodibertsitatea kontserbatzeko Nazioarteko Hitzarmena eta orduan erabaki zen, urtero, maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko zela. Mundu mailan makina bat ekimen jarri da abian eta egun horretarako jarduera ugari izan ohi da. Hala eta guztiz ere, eta tamalez Klima Aldaketa eragiten ari den beroketa-efektuaren sortzaile diren gas isurketa murrizteko egin diren saiakerekin bezala, biodibertsitatearen galera ez da eten, gero eta azkarrago doan prozesua izanik.
Geologia mailan Antropoceno izena ematen hasi zaion gure aro honetan, Seigarren Iraungitze handi eta orokorraz hitz egiten da. Milaka populazio eta baita espezie desagertzen ari da urtean, etorkizunean geure biziraupena ere kolokan egon daitekeelarik. Arrazoiak: nagusia, habitataren suntsiketa eta eraldaketa; bigarrena, kanpoko espezieak. Gero hor daude orokorrak diren efektuak, Klima Aldaketa kasu, gaixotasun berriak (asko geuk barreiaturik)… Hemen, gurean, ez da ezberdina, obra erraldoiek, garraio azpiegiturak direla, hirigintza dela, populazioen bizilekuak txikitu egiten baitituzte edota ugalketa guneen arteko komunikazioa mozten dute, populazioak isolatuz. Hortaz, espezieen egoeraren inguruan dagoen ezjakintasuna izanda ere, hain zabala den espezie mehatxatuen zerrenda dator. Informazioa gehiagorako: prentsa oharra.
Haritzaldek informazio postu bat aterako du kalera asteburuan biodibertsitatea zer den azaltzeko eta haren kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzeko:
ZER: | postu informatiboa | ||
---|---|---|---|
NOIZ: | Maiatzaren 22an 17:00-20:00 | Maiatzaren 23an 11:00-14:00 | |
NON: | Kontxako Pª 1. Arrapala parean | (eguraldiaren arabera Gipuzkoa Plazako Arkupeetan) |
Asteburu honetan, postuaz gain beste ekintza batzuk izango dira:
- Maiatzaren 22an, 22:00etan. Hegoaldeko zuhaitz-igela eta haren bizilagunak ezagutzeko irteera gidatua. Eman ezazu hemen izena edo e-maila bidali: naturzale[arroba]haritzalde.org
- Maiatzaren 24an, 11:30etan. Urumea gertutik ezagutzen. Bisitaldi gidatua traineruz. Cristina Enea Fundazioak antolatzen duen “HidroLogikak” ekimenaren barruan.
Leave A Comment