Joan den astean HARITZALDEk salatu zuen Ekintza Ikastola gainean buruturiko zuhaitz mozketa bortitza. Datuak bildu ditugu eta beldurgarriak dira: azalera 2,5 ha; kilometro inguruko pista ireki; basoa Donostiako Planeamenduak babestuta zegoen; ehun urtetik gorako haritzak moztu dituzte; higadura eta lurzoru galera-arrisku bizian gelditu da magala; faunaren ugal garaian burututa; paiasaian inpaktu ikaragarria, Kontxatik bertatik ikusten delarik. Landa-lurrak izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu behar zuen.
Pertsonen segurtasuna bermatzearekin bat gatoz, baina orain lubizi arriskua handiagoa da.Lursail osoa soiltzera joan da, ikastolatik ia 100 mra zeuden zuhaitzak ebakiz. Zuhaitz horiek sekula ez ziren eroriko ikastolaren gainean eta, aldiz, lurra eutsi egiten zuten, lubiziak ekidinez. Helburua arriskuak saihestea baldin bazen, nola liteke makina astunak lanean aritzea magalean umeak, oporretatik bueltan, eskolan zeuden bitartean? Hura bai arriskutsua!
Donostiako Udala, Hirigintza Saila hain zuzen ere, izan da eragile zuzena. Enrique Ramos jaunak aginduta, lursailaren jabeei Ikastolaren atzekaldeko magalean, 50 bat metroko zabalera duen gerriko batean zuhaitzak mozteko agindua luzatu zitzaien. Ulertezina, lursaila Planeamenduak babesten zuela kontuan harturik. Are gutxiago ulertzen da baldintzarik jarri ez izana. Landa eremua bada, zergatik ez zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinarazi?Gainera zuen inolako zainketarik aurreikusi. Arriskua gutxitzearen aitzakian sarraskia gertatu da eta orain lubizi arriskua askoz handiagoa da.
Udalak eta jabeek argugabekeriz jokatu dute? Ezgaitasun kontua da ala gertatutakoari usain txarra hartu behar diogu? Batzuek esanda, BBVA ei zen jabea eta baten batek “lursailean eraikitzeko baimena bazutela” zioen. Hirigintzako Obrak eta Proiektuak, BBVA eta “Desarrollos Urbanísticos y Promociones” enpresa osagai sendoak dira susmo txarrak hartzeko gaiari. Sinestu nahi dugu kasualitate eta ardugabekeri sorta baten ondorioa izan dela, hura ere oso larria.
Haritzaldek eskatzen duena.
-
Urratutako pistak ahalik eta azkarren lehengoratzea.
-
Mozketa behin betiko bertan behera uztea eta magala aurtengo abenduan landatzeabertako hazitik etorritako zuhaitzak erabiliz.
-
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapen Departamentutik zein Donostiako Udalaren aldetik zigor espediente bana irekitzea eta lursailaren jabeei zigor eredugarria ezartzea.
-
Egun lursailak duen babes-maila bere horretan mantentzea.
-
Enrique Ramos, Hirigintzako Zinegotziaren dimisioa. Sailan barne-ikerketa irekitzea eta inplikaturiko pertsonei espediente zigortzailea irekitzea edota kargutik kentzea.
-
Fiskaltzari balizko delituak ikertzea.
Leave A Comment