Belartzako EAEko Justizia Auzitegi Nagusira

Belartzako EAEko Justizia Auzitegi Nagusira

2018-04-13: Prentsa oharra

 
Belartza 2 Gelditu plataformatik, Belartza goikoan Belartzako Harrobian jatorria zuten material pilaketa eta isurketa egiteko Enrique Ramos zinegotziak emandako baimenaren inguruan gure izenean Haritzalde Naturzaleen Elkarteak sartutako Administrazioarekiko Auziaren kontrako epaiaren aurrean, aditzera eman nahi dugua Haritzaldek EAEko Justizia Auzitegi Nagusian errekurtsoa sartzeko asmoa duela.

Auziaren ebazpenean irakurri daiteke literalki: << la existencia de serias dudas jurídicas, en atención a las distintas posiciones y versiones o hechos alegados por las partes, que generaban seria incertidumbre sobre a quien asiste la razón, sea desde motivaciones de justicia intrínseca y de activo en el proceso, sea por lo defendible jurídicamente de cualquiera de las soluciones impetradas>>. Beraz Epaileak berak aitortzen duenez, gaia ez zen garbia eta bai eztabaidagarria.

Hortaz, ez dugu ulertzen zalantzazkoa bazen zergatik ez dituen Haritzalderen abokatuek argudiaturikoa aintzat hartzen. Epaian ez dira aipatzen aurkezturiko arrazoibide eta elegiteen erreferentziak, ezta aurkezturiko jurisprudentzia. Epailearen ebazpenak, gure ustez, ez dauka oinarri sendorik eta ez dago sakonean arrazoitua, zuzenbide eta hirigintza mailan inkoherentzia nabarmenak ikusten ditugularik. Era berean, nekez ulertzen da zergatik epaia denboran hainbeste luzatu den, batez ere aurkeztu genuen auzi luze eta zabalaren gainetik pasatzen denean. Beraz eta ondorioz, epaiaren aurkako elegitea jarriko dugu Auzitegi Nagusian justizia egingo delakoan.

Donostiako Udalak berak, salatutakoak, Epaileak epaian esaten duenaren kontrakoa aitortzen du, harri isurketa berehala kentzeko eta zonaldea ehengoratzeko duela gutxi luzaturiko aginduan bertan paisaian erakindako inpaktuak eta kalteak onartzen baititu. Horregatik enpresa sustatzaileari zigor espedientea ireki dio dagoeneko isuna bat ezarriz. Horrela Udalak . Udalak literalki dio: . Errealitatea ordea, beste bide interesatu batetik dijoa. Horrela, “administrazio ingenieritza” erabiliz, Udalak ez badu saihesten, sustatzaileek epeak luzatzeko asmoa dute azken epaiak atera aurretik haien proiektua, oraindik onartuta ez dagoena, gauzatuta nahi baitute. Isuritako materialak Belartza 2an erabili nahi dituzte eta trikimailu guztiak erabiliko dituzte hiriak behar ez duen makropoligonoa eraikitzeko. Udalaren esku dago.

Edozein kasutan, argitu beharra dago auzia Udalak emandako baimenaren ingurukoa zela, hau da erabaki administratibo baten aurkako elegitea zen, besterik ez. Epaitegi horretan ez dira aztertu ingurumen gaineko inpaktuak ezta bestelako balizko delituak, hori ez baita Epailearen eskumena ezta ardura auzi honetan. Delitu ekologikoa egon den eta objektiboak diren kalteak norainokoak izan diren, ekintzen ondorioak eta nahitatasuna zein erantzuleak aztertzeko eta epaitzeko ahalmen osoa Penaleko Epaitegiak du eta bertan argituko da. Salaketa jarri genuen eta ikertzen ari da. Hurrengo astean auzian pertsonatzeko eta salaketa zabaltzeko asmoa dugu.

Belartza 2 Gelditu plataforman EAEko Justizia Auzitegi Nagusian epaiaren aurka jartzeko asmoa dugun errekurtsoaren aurrean baikor gaude. Ez dugu zalantzan jartzen
Auzitegi horren independentzia eta ziur gaude zuzenbideko azterketa sakona eta
egokia eginez gure alde egingo dutela jurisprudentzia ezarriz.

Prentsa oharreko testua (PDF).

About the Author:

Leave A Comment

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.