Haritzalde Naturzaleen Elkarteak GR121aren gainean egitasmoa bertan behera uzteko eskatu die ofizialki Ingurumen Ministerioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari. Laburbilduz, hauxe da pentsatzen duguna:
- GRa aldatzeko proiektua ez dugu gauzatzerik nahi, batetik dagoen bide zoragarria izorratuko dela iruditzen zaigulako, eta bestetik dirua behar ez den tokian galtzea dela pentsatzen dugulako.
- Proiektuan “moldaketak” egiteko Udalaren eskaerari: Ez galdetu oilaskoa patatekin edo letxuarekin nahiago dugun, soilik zuek esan ahal izateko menua kontsultatu egin zaigula, hau da “parte hartzea sustatu dugu”la. GRa aldatzeko proiektua ez dugu gauzatzerik nahi, ez patatekin eta letxuarekin ere ez.
- 4 milioi bide hori “egokitzeko” astakeria da; erabili mesedez taxuzko zerbait egiteko eta esaterako hasi GR121aren ondoko Agitiko kala berreskuratzetik.
- Zergatik ez zaret jartzen harremanetan Gipuzkoako Mendi Federazioarekin? Beraiek ondo asko badakite bide horrek zer behar duen, haien ezagutza baliatu; eta ez da autopistarik behar, askoz ere diru gutxiagorekin atondu daiteke eta.
Benetan diogu, alternatibak badaude, Donostiatik Oriora joateko beste bi bide daude, baldintza onetan; izorratu nahi duzuen hori da basatiena, aberatsena; gogoratu, Mendizorrotz da Donostia inguruko biodibertsitaterik handien duen ingurua, Udalaren webak dioen gisa; zerbait hobetu behar baduzue, egizue desbrozadora hartuta; mantendu nahi baduzue, hartu ardura hori; baina ez xahutu alperrik 4 milioi euro, hori iraina da egungo egoeran.
AGITIKO KALA BERRESKURATU!
Informazio gehiago: prentsa oharra (PDF).
Informazio gehiago: Donostiako Biodibertsitateko Azterketa, Aranzadi Zientzia Elkartea (25M).
Leave A Comment