Marearte gunean bizi den fauna eta flora ezagutzeko aukera paregabea duzu.
Bakarrik, lagunekin, gurasoekin, lehengusuekin edo familia osoa etor zaitezkete.
Egitaraua
10:30tan Algorriko interpretazioa zentruari bisita gidatua Aitor Leiza Zumaiako naturzalearen eskutik.
11:30tan Zumaiako hondartza batetako marearte guneari bisita gidatua Aitor Leizaren eskutik.
16:30tan Itsasontzizko bidai gidatua ondare geologikoa ezugutzeko. 45 minutuko bidaia, berdezko ibilbidea.
Noiz: irailak 22.
Ordua: 10:30tan Algorriko interpretazio zentruan.
Prezioak
Haritzaldeko kideak: izen-ematea doan, itsasonzizko bidaia 5 euro.
Umeak (18 urtera arte): izen-ematea doan, itsasonzizko bidaia 5 euro.
Helduak: izen-ematea euro 1, itsasonzizko bidaia 10 euro.
Izen-ematea: Plaza kopuru mugatua. Izen-ematea beharrezkoa da. Izena-emateko azken eguna irailak 19a da. Inprimakia Haritzaldeko e-mailera bidali behar da: naturzale@haritzalde.org
Bazkaria: Bakoitzak nahi duen moduan eta berekaxa, etxetik ereman, bokatak erosi, jatetxean…
Zumaiako informazio praktikoa mapa bidez: GeoZumaia.
Garraioa: autobusez Lurraldebus, trenez Euskotren zerbitzuak erabili daitezke.
Haritzaldek diru-laguntzaz sustaturiko jarduera.
Oharra: Bazpada ere aldatzeko jantziak eta busti daitezkeen zapatak eraman. Eguraldia dirudienez eguzkitsua izango da eta hondartzan egongo gara…
Leave A Comment