haritzalde

About Haritzalde

This author has not yet filled in any details.
So far Haritzalde has created 247 blog entries.

Bizilagun eta Gipuzkoako naturzale-elkarteen (NATURKON) salaketei Donostiako Udalak entzungor

PRENTSAURREKOA, 2016-10-14 NATURKON izenpean bildutako Gipuzkoako naturzale eta ekologista elkarteak, Añorgako bizilagunekin batera, Mercadona izenez ezagututako proiektuko sustatzaileek Donostiako udalaren konplizitate eta permisibitatearekin ilegalki ematen ari iren jarduerak, Belartzako ingurumenaren gainean inpaktu bortitza eragin dutenak, aspalditik salatzen gatoz. Berriro ere obrak gelditzeko agindua beranduegi iritsi da, atzeratze susmagarriarekin, duela astebete gertaerak Hirigintza, Ingurugiro Atala eta

Mercadonak bere ingurumen-kompromisoaren irudia arriskuan jarri du

Mercadona Belartzako harrobian kokatuko deia baieztatuta, NATURKONek publikoki jakinarazi nahi die enpresa horretako arduradunei gune hori garatzeko makina bat ilegaltasun eta irregulartasun egin direla , gaur egun argitu gabe dirautenak. Belartzako harrobiko obra udalaren baimenik gabe hasteaz gain, legezkoa den lizitazio lehiaketa publikorik egin gabe ere hasi zen, hartara beste enpresei exekuziora garaiz aurkeztea galaraziz.

Logotipo lehiaketa. 25. urteurrena ospatzeko

LOGO LEHIAKETA Haritzaldek 25 urte beteko ditu 2017an eta logoa behar dugu. 1. Antolatzailea: Haritzalde Naturzaleen Elkartea. 2. Partehartzaileak: Edonork parte hartu dezake, bere adina edozein dela ere. 18 urtetik beherakoek guraso edo tutorearen baimena beharko dute. 3. Gaia: Haritzaldek 2017an 25 urte beteko ditu eta urteurrena ospatzeko Elkartea bereiziko duen logoa nahi dugu, behinik behin 25

Aste Nagusiko manifestazioa antitaurinoa

Haritzaldek bat egiten du Donostia Antitaurina Orain herri ekimenarekin. Manifestazio deialdiara gonbidatzen zatuztegu guztioi beraiekin bat egiteko. Data: Abuztuak 13 larunbata. Ordua: Arratsaldeko 18:00tan. Irteera lekua: Donostiako Bulebarretik. Leloa:  “Herri galdeketa orain! Zezenketarik ez! Donostia contra el maltrato animal“. Beraien hitzekin bat eginik, ea denon artean lortzen dugun basakeri honekin amaitzea eta aurtengo zezenketak hirian egiten

Auzolana: landare kentzea

Bilboko Aterpe Berri Eskaut taldeari ingurumen alorrean bolondres jardunaldi batzuk antolatu dizkiogu. Bi eguneko auzolana burutzeko bi gai landu dira: alde batetik Ulian Crocosmia × crocosmiiflora landare inbaditzaileak kentzea eta bestetik Mendizorrotzeko landarez gainezka zegoen anfibioen putzu bat egokitzea, landare batzuk kendu ur-libreak lortzeko. Oso gustora landu ditugu jardunaldiak eta gure esker onak adierazi nahi diegu. Mila esker!!