haritzalde

About Haritzalde

This author has not yet filled in any details.
So far Haritzalde has created 247 blog entries.

Gure kosta itsas eremua babestu

GURE ESKAERA HAUXE: Teniseko itsasaldien eraginpeko eremua babestea eta harriak ezartzeko proiektua baztertzea.  Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Tenis eta Uhartearen artean iragarri den harrietaren aurka agertu nahi du, ekosisteman kalteak ekarriko dituela pentsatzen dugulako. Bide batez, itsas-eremu hori legalki babes dadila nahi du, kostaldea kontserbatu ahal izateko. ESKAERAREN JATORRIA Ingurumen Ministerioak Tenis eta Santa Klara uhartearen

Donostialdeko Metroari ez!

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bere desadoastasuna adierazten du Donostialdean egin nahi den metroarekin. Hori dela eta, "Alegaciones al Proyecto del Metro de Donostialdea" dokumentuari bere ekarpenak egin dizkio, berau sinatu eta aurkeztu du Eusko Jaurlaritzan. Alegazioak egiteko, lehen aipaturiko dokumentua jeitsi eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetan aurkeztu dezake baita hitzarmena duten udaletxeetan ere. Alegazioak aurkezteko epea uztailaren

Ulian tirorik ez!

  Mendian arduraz, lasai eta seguru disfrutatzeko eskubidearen alde Urteetan, ehiza arazo handia izan da Ulian disfrutatzeko. Azken urteotan, berriz, arazo hori desagertuta, herritarrok askoz lasaiago ibil gaitezke parke periurbano horretan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu eta, horren ondorioz, bertan ehiza egitea debekatu zuenez geroztik, parkean disfrutatzeko baldintzak askoz hobeak dira ehiztari ez garen

Alternatiben Herria Bilbon!

Haritzaldek ekainean Donostian ospatu zen Alternatiben herrixka Donostian parte hartu zuen. Haritzaldek bat egiten du herri ekimenarekin eta pertsona guztiak animatzen ditu bihar Bilbon egingo den Alternatiben herrira joateko. Antolatzaileek ondo adierazten duten bezela: "Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2015eko urriaren 24ean