haritzalde

About Haritzalde

This author has not yet filled in any details.
So far Haritzalde has created 247 blog entries.

“Zuhaitzak, arnasbidean” alternatiban herrixkan aurkezten!

Azken hilabetetan naturarentzako garrantzitsuak diren Munduko eta Nazioarteko Egunak ospatu dira. Horretaz gain, gizarte mugimenduek bizikleta-martxa bat abian jarri dute Klima Aldaketari aurre egiteko dauden benetazko aukerak herritarrei azaltzen. Bizikleta-martxak Baionatik irtengo da eta Europako 6 estatu zeharkatuko ditu Parisen amaitzeko, Donostian lehen geldialdia egin zen. Alternatiben Herrixka. Ingurumen Munduko Eguna Argazkiak Saretuz. Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Alternatiben Herrixka Donostian

Alternatibaren Herrixkan izango gara ekainaren 6ean. Ingurumenaren Munduko Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Munduko Eguna (ekainak 8) ospatzeko giza mugimendua ezin hobea! Mugimendu honen helburua, Klima Aldaketa eta bere ondorioak ekiditeko alternatiba ezberdinak plazaratzea da. Jarduerak: azokak, hitzaldiak, jolasak, tailerrak, bertako eta garaiko pintxoak, bazkari agroekologikoa, bertako edariak, dokumentalak, musika, mahai inguruak, alternatiba aurkezpenak… Informazio gehiago: aurkezpena eta eskuorria-egitaraua. Interneten: facebook eta webgunea. Bertan ikusiko gara!

Espazioak babestuz, espezieak zainduz

1992ko abenduaren 29an, Río de Janeiron sinatu zen Biodibertsitatea kontserbatzeko Nazioarteko Hitzarmena eta orduan erabaki zen, urtero, maiatzaren 22an Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna ospatuko zela. Mundu mailan makina bat ekimen jarri da abian eta egun horretarako jarduera ugari izan ohi da. Hala eta guztiz ere, eta tamalez Klima Aldaketa eragiten ari den beroketa-efektuaren sortzaile diren gas isurketa murrizteko egin diren

Bisital gidatua Zumaira

Igandean, maiatzaren 17an, eguraldi kaxkarrari aurre eginez lagun talde bat gerturatu ginen Zumaira. Goizean itsasaldi beheran putzuetan zeuden itsas animalia eta landareak ikusten aritu gienen Itzurun hondartzaren alboan. Denetik ikusi genuen: alga berde, gorri eta arre desberdinak, holoturia, poliketoak, arrainak, txiba eta arrain arrautzak, karramarro ermitariak, nekora, itsas marraskiloak eta abar. Arratsalderako oskarbi zegoen zerua