haritzalde

About Haritzalde

This author has not yet filled in any details.
So far Haritzalde has created 247 blog entries.

Zuhaitz landaketa herrikoia Loiolako Erriberatan

Aurreko larunbatean, martxoak 28, euripean baina umore eta aldarte onez 85 lagunetik gora elkartu gara Loiolako Erribera auzoan Urumea ibaiaren ertzean landaketa herrikoia egiteko. Haritzaldek antolatu du, baina Auzo Elkarteko laguntza izan dugu. Hemendik eskertu nahi diegu etorri den jende guztiori eta mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, bereziki Ikasbide Ikastola eta Amara Berri Ikastetxeei. Donostiako

Zatoz udaberria hasiera ospatzera Haritzalderekin!

Urumea gertutik ezagutzeko bisitaldi gidatua larunbatean (traineruz, arrauning.com) eta igandean (oinez). Loiolako Erriberako Auzokide Ekartearekin zuhaitz landaketa herrikoia egingo dugu larunbat goizean. Urumearen ibaiertzean Miken Laboaren pasabidearen albo batean. Ondoren indarberritzeko mokadutxo  bat hartzeko aukera Apitxin tabernan.  

Zuhaitz eguna Puioko parkean

Jar ezazu zuhaitz bat lemapean, gaur Martxoaren 21ean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Basoen Nazioarteko Eguna ospatu du… eta nola? Zuhaitz eta zuhaixkak landatuz Puiko parkeko magal batean. Aurreko urteetan bezala, bi txandatan bi elkarte desberdinekin egin dugu. Lehenbizikoa Club Vasco de Camping Elkartearekin, eta Donostiako udalak eskeinitako hamiketakoa eta gero Kaebnai elkarte kulturalarekin. Guztira 250 zuhaitz (urki

Urumea gertutik ezagutzen 2015

Gure ibaiaren sekretuak ezagutzeko bisitaldi gidatuak Bisitaldi gidatuak Haritzalde Naturzaleen Elkarteak burutuko ditu ARRAUNING.COM enpresarekin elkarlanean. Horietan Urumea barrutik zein kanpotik pixka bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Uretatik arraun egiten traineruz eta ertzetik ibilaldi ederra eginez. Pertsona ororentzat prestaturiko jarduera da, elbarrituek, itsuek eta gorrek ere gozatu ahal izango dute, aurretik ohartarazita. Edukiak: Zer da/zein dira estuarioa, ibaia, ekosistemak,