T91easo

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 238 blog entries.

Zuhaitz landaketa herrikoiak

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Donostiako Udalari natura eta bereziki zuhaitzekiko sentsibilizazioa bultzatzeko eta aldi berean herritarron partaidetza sustatzeko negu honetarako zuhaitz landaketa herrikoiak edo zuhaitz egun ezberdinak antolatzea proposatu dio. Informazio gehiago: presta oharra.

Igeldoko putzuetako kronika

Azkenean Eguzkia lagun burutu dugu Igeltxoaren etxea ezagutzeko ibilaldia. Goizaldeko euri eta enbatari aurre egiteko prest elkartu gara ia 40 lagun. Oso ongi joan da eta galdera ugariren artean luzatu zaigu irteera. Oso balorazio positiboa. Batzuek igeltxoari buruz ea bideorik ote zegoen galdetu dute... etxeko lanak jarrita bukatu dugu.

Igeldoko putzuetara irteera

Otsailaren 2an Hezeguneen Munduko Eguna dela eta, igandean Igeldoko Mendizorrotz eremura antolatu du irteera Cristina Enea Fundazioak, bertako putzuetan bizi den igeltxoa gertutik ezagutzeko. Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere Hezeguneen Munduko Eguna modu berezian ospatu nahi du Cristina Enea Fundazioak. Eta horretarako, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Haritzalde Naturzaleen Elkartearekin batera, Igeldora txangoa antolatu du,

Ohiko Batzar Orokorra

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Ohiko Batzar Orokorra burutuko du urtarrilean. Noiz: 2014ko urtarrilaren 28an. Orduak: 18:00 lehen deialdian eta 19:00etan bigarren deialdian. Non: Craj!-Gaztegunea. Anoeta 28, 1. Donostia. Etortzerik izango ez bazenute, mesedez, ordezkatu zure bozka. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan!!