T91easo

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 238 blog entries.

Saria garbitzen hezeguneen egunean

Gaur goizean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolaturik, Sariako hezegunea auzolanean garbitzera joan gara. Bertan Haritzalde, Herrio eta Itsas Enara elkarteetatik 12 lagun elkartu gara goizeko 10:00etan. Usurbilgo Udalaren babesa izan dugu. Zur eta lur geratu gara guztiak ikusita zenbat zabor zegoen, batez ere plastikozko botilak. Ondorioak: Zaborra gehiegi sortzen dugu, batez ere plastiko gehiegi kontsumitzen dugu. Ebitatu

OItsailak 2: Hezeguneen munduko eguna

Otsailaren 2an, larunbatean, etorri gurekin SARIA garbitzera AUZOLANA. Oria ibaian, Usurbilgo Sariako paduraren garbiketa. 10etan Sarian. Ibai ertzean ibiltzeko arropa egokia eramatea komeni da. Erabili garraio publikoa, iristeko erabili autobusa, Sarian ez dago eta tokirik autoa uzteko! Usurbilgo Udalaren babesaz burutuko da: eskularruak eta plastikozko poltsak emango dizkigu, eta gero gaikako zabor-bilketaz arduratuko da. Otsailaren

Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Komunikabideek diotenez, Donostia eta Orio elkartzen dituen GR 121a “hobetu” egingo dute, eta horretarako 4 milioi euro gastatuko dituzte. Panel informatiboak, egurrezko zubitxoak eta eustekoak jarriko dituzte, eta lurra hobetuko dute (“mejorar el firme”), oinezkoek eta txirrindulariek erabil dezaten. Eta horretarako 4 milioi euro xahutuko dituzte. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak lan hori beharrezkoa ez dela pentsatzen du;

Añarbeko 1000 Ha.ko Erreserba 2013an

Haritzalden espero dugu 2013 izatea Añarbeko1000 Ha.ko Errertserba, Aiako Harria Parke Naturalean, izendatzen den urtea. Ezin dugu ahaztu Gipuzkoako hariztirik handiena bertan dagoela eta balio ekologiko handiko eremua dela, Gipuzkoa erdia hornitzen duen urtegiaren ur-kalitatea mantentzen laguntzen duena. Ondoko dokumentuan ARGIA aldizkariak Añarbeko Erreserbari buruz argitaratu duen erreportaia duzue. Informazio gehiago: "Añarbe.1000" ekimena

Hezeguneen munduko eguna: hezeguneek ura zaintzen dute

Datorren otsailaren 2an, urtero bezala Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatuko da mundu mailan eta aurtengo leloak dio: "Hezeguneek ura zaintzen dute", ura eta bere kalitatea hezeguneekin duen lotura estua azpimarratuz. Nazio Batuek, UNESCOrekin lankidetzan, "Uraren Esparruko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea" izendatu dute 2013a. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 20 urte bete berri ditu eta sorreratik, 1992an Donostiako azken paduren