T91easo

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 238 blog entries.

Gabon solidario eta arduratsuak denontzat

Gabonak datoz eta gehienok opariak egingo ditugu. Kontsumismo basatiari bideraturiko datak izan ohi dira eta Haritzalde Naturzaleen Elkartetik kontsumo arduratsua aldarrikatu nahi dugu. Unea da ere elkartasuna adierazteko eta giza mailako proiektuekin bat egiteko. Datozen egunotan gogoratu hainbat eta hainbat gobernuz kanpoko erakunderekin, zeinak garai gogor hauetan behar dutenen alde dena ematen ari baitira. Kolaboratu

Datozen Gabonetan, liburu solidario bat

Gabonetan ohikoak dira opariak eta elkartasunak ere maiz bere lekua hartzen du. Haritzalde Naturzaleen Elkartetik beren baitan konpromisoa daramaten produktu solidarioak erostera animatu nahi zaitugu. Geuk kalitate handiko natur-gida eta erabilgarri oso erosteko aukera eskaini nahi dizugu: Kristina Enea-Gladys Parkea. Liburuak kolorez beteriko 687 orrialde ditu eta bertan Parkeko historia, Mandasko Dukearen legatua, nahiz Donostiako

Egin kosk Euskarari!

Haritzalde 20 urte euskararekin bat Euskararen eguna ospatzen den honetan Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egin du Loiolako Erribera auzoko Elkarteak eta Donostiako Udalak antolaturiko ekitaldiekin. Horrela, joan den asteartean, azaroak 27, Ikasbide Ikastolan Donostiako anfibioei buruzko hitzaldia eskaini zuen. 40 lagun inguru gerturatu ziren, gehienak haurrak. Igelak ez ezik, umeek ere abestu zuten... Larunbatean, abenduaren 1ean,

Haritzaldek 20 urte: datozenak jarduerak

Azaroaren 24an. Mendi ibilaldia, Donostia-Zubieta. Irteera lekua eta ordua: Jose Maria Sert plaza, 1 Ventaberrin, goizeko 10:00etan. Azaroaren 24an. Haritzaldezaleon bazkaria. Azaroaren 27an. Hitzaldia: "Anfibioak Gipuzkoan". 18:00etan Ikasbide Ikastolan (Loiolako Erriberak). Xabier Rubio (Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Aranzadi Z.E.) Abenduaren 1ean. Haur festa: "anfibio eta narrastiak gara". 11:00etan Santiago plazan (Loiolako Erriberak). Erriberetako Auzo Elkartearekin elkarekintzan

“Añarbe.1000” ekimena- Zain dezagun Añarbe!

Kontserbazio Elkarteok bat egiten dugu Errenteriako Udala Aiako Harria Parke Naturalean, Añarbeko basoan, bultzatzen ari den 1000 Ha.ko Errertserba. Bertako pagadi eta hariztia balore handiko lekua izateaz gain Añarbeko urtegirako babes eremua da eta ez da ahaztu behar handik ia Gipuzkoa erdiak edaten duela. Gainera hariztia probintziako handiena ere bada. Informazio gehiago. Añarbeko erretserbaren %40eko