T91easo

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 238 blog entries.

Zuhaitz eguna

Martxoaren 15ean, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 178 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak eta intxusak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta paisaia hobetuz,

Ura, ibaiak eta herriak

Nazioarteko erakusketaren irekiera izateko egun gutxi geratzen direnean, proiektu honi lotuta dagoen hiritar agenda abian da. Erakusketa gizartaratzen duen programazia atzo jarri zen martxan Urumean elkarbiziz mahai-inguruarekin. Hiritar agendaren egitaraua lortzeko hemen klikatu. Bertan martxoa eta maiatzan zehar egingo diren jarduera guztien informazioa edukiko duzu. Animatu eta parte hartu ezazu! Erakusketaren webgunea: aguariosypueblos.org Autorea:

Zuhaitz-eguna: landaketa herrikoiak

Aurtengo landaketa egunak zuen agendan apuntatzen has zaitezen: Martxoak 15: Haritzalderen ohiko zuhaitz-eguna Puion. Martxoak 19: landaketa herrikoia Ikasbide Ikastolan. Martxoak 23: landaketa herrikoia Loiolako Erriberan. Martxoak 29: landaketa herrikoia Amaiur parkean, Amaran. Gure esker onak Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi sailari gure proposamena erabat onartu duelako. 2013ko zuhaitz-eguna Damazelai parkean, Donostia.

Berriro ekin diogu Mendizorrotz babesteko kanpainari

Joan den asteazkenean, 2014-02-19, Donostiako Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan Udalari Mendizorrotzen GKL bat sortzeko urratsak eman ditzan eskatu genion Aranzadi Zientzia Elkartearen oniritziz. IAKren babesa lortu genuen eta Donostiako Udal Gobernuarentzat "lehentasuna" ez den, ibilbidea abiarazteko konpromisoa agertu zuen. "Prozesua bultzatzeko Orio, Usurbil eta Igeldoko ordezkariekin bilduko direla" gaineratu zuen. Ea behingoz proposamena aintzat hartzen den.

Cristina Enea Parkearen kudeaketa arduratsu baten alde

Autorea: Joseba Gurutz de Vicente Aspaldikoak dira Cristina-Enea/Gladys parkearen kudeaketa okerraren ondorioz sorturiko liskarrak. Haritzalderen sorrera bera 1991ko zuhaitz mozketa basatien aurkako ekimenetatik dator. Baina behar bada gainbehera deigarriena Udalaren ekimenez gauzatutako eraldaketa 2006an obrekin eman zen (zenbait eremu artifizializatu ziren, landaredia ezabatu, putzuak lehortu, garai bateko urmaela itxuraldatu zen...) eta egoerak ez