Bloga

Donostiako Udalak Igarako kanpinaren obrak geldiarazten ditu

Diario Vascon agitaratu den albistearen arabera, Donostiako Udalak obrak geldiarazi ditu beharrezkoak diren baimen guztiak ez zituztelako. Albistearen muina: "El consistorio asegura que la obra se ha iniciado sin contar con los permisos de Medio Ambiente y Arquitectura, por lo que se ha dado orden de paralizarla, iniciándose el oportuno expediente sancionador". Informazio gehiago: albistea

Añarbe.1000: 1.000 hektarea baso-erreserba batetarako

Sinatzen dugun erakundeok (ekologistak eta mendikoek) gure indarrak batzen ditugu Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskaera hau helearazteko: dagokion kudeaketa egin dezatela Añarbeko baso publikoak, Oreretan, eta Errekabeltz, Donostian, babes osoko eremuak deklaratu dezaten. Sentsibilizazio kanpaina bat burutuko da gizarteak informazio gehiago eskuragarri eduki dezan (Informazio kartela PDFn). Hitzaldia: ¿Por qué una Reserva Forestal y para cuándo? Hizlariak: Asier

II. Zuhaitz eguna

Martxoaren 23an, CVCE mendi elkartearekin eta Kaebnai elkartearekin batera, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak aurtengo II. Zuhaitz eguna ospatuko du Puioko parkean. Ekintza hau urtero-urtero egiten dugu eta oraingo honetan ere Puioko eremua aukeratu dugu. Guztira, 142 zuhaitz izango dira: lizarrak, astigarrak, haltzak eta haritzak… Ekintza honen helburua nagusia gizartearen sentsibilizazioa bultzatzea da, bide batez biodibertsitatea eta