Bloga

Ohiko batzar orokorra

Haritzalde Naturzaleen Ekarteko kideek urtero ospatzen den batzarra. Noiz: 2013ko martxoaren 5ean. Orduak: 18:30 lehen deialdia eta 19:30 bigarren deialdia. Non: Craj!-Gaztegunea. Anoeta, 28-1. Donostia. Azaldu lagun, zure beharra dago eta!!

Prentsaurrekoa. Gipuzkoako natur taldeak bat eginik… Foru Aldundiak, ez

Gaur, otsailak 26, eguerdiko 12tan. INGURUMARIA 2011ko bukaeran, Gipuzkoako 16 natur talde elkarlanean hasi ziren, hainbat gaien inguruan (ikus 1 eranskina) Foru Aldundiari (GFA)* ekarpenak egiteko. Zergatik? Batasunak indarra egiten duela pentsatzen dugulako. Lankidetza (natur taldeen artekoa, zein Foru Aldundiarekikoa) helburuen gauzatzearen motorra dela sinesten dugulako. Herritarron hitza administrazioan garrantzitsua delakoan. Helburua garbia zen, jorratuko ziren gaietan

Landaketarako eguraldi bikaina

Hotza bai, baina ezin gara kexatu, eguraldia aparta izan dugu eta. Goizean elurra ari zuen eta Gipuzkoako hainbat lekutan pixka bat txuritu du, Errenterian esaterako. Landatzen hasi behar genuenean ordea, ateri ez ezik, argiuneak ere izan ditugu eta tarte batean eguzkitan aritu gara lanean. Lagun asko ez dira azaldu, baina familia bakar batzuk etorri zaizkigu

I. Zuhaitz eguna: Damazelai parkea

Haritzalde Naturzaleen Elkartearen 20. urteurrena ospatzeko zuhaitz landaketa egingo da Aiete-Pagolako eremuan, Damazelai parkean. Zuhaitzak Gipuzkoako Foru Aldundiak eman ditu eta lekua Donostiako Udaleko Parke eta Lorategi Bulegoa eta Ingurumen Zuzendaritzarekin adostuta da. Bertoko 100 zuhaitz landatuko dira, honako espezieena: 30 urki, 30 lizar eta 40 haritz kandugabe. Ekimen honen bitartez atmosfera zertxobait garbitzea espero

Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin?

Ezagutu Haritzaldek aurkezturiko komunikazioan zer kontatu genuen Bilbon burutu zen IV. Biodibertsitateko Kongresuan. Hitzaldiak zeraman izenburua: “Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?” (PDF). Hegoaldeko zuhaitz-igeltxoaren Kudeaketa Plana, lardaskeria galanta. Apo lasterkariarekin berdin? Komunikazioaren aurkezpena (Powerpoint). Bideoa testuaren behekaldean. Kudeaketa-planak lege betebeharrak dira.  Euskal Herrian 42 ornodun espezie dauzkagu “Espezie