Bloga

Haritzaldek ahozko komunikazioa aurkeztuko du Biodibertsitateko Kongresuan

Datozen egunetan, 2013ko otsailaren 6, 7, 8 eta 9an, Bilbon ospatuko da Biodibertsitatearen IV. Kongresua eta I Iberiarra. "Planes de gestión de fauna amenazada: ¿herramientas de rescate de la biodiversidad vasca?" da haritzaldekidea den Maider Iglesias biologoak aurkeztuko duen komunikazioaren izenburua. Laburpena ikusteko sakatu hemen.

Igeldoko igeltxoaren etxea ezagutuz

Hezeguneen Munduko Eguna ospatzeko 2013an antolaturiko ekintzal ixteko, gaur, otsailak 3, igeltxoaren (hegoaldeko zuhaitz-igela, Hyla meridionalis) bizilekua ezagutzeko mendi ibilaldia burutu dugu. Kristina Enea Fundazioak antolaturik eta Xabier Rubio haritzaldekideak gidaturik 25 lagunek Santio Bideko eta GR121 bideko puxketa bana gurutzatu dute. Bisitatu dira 3 putzu: Iranguen, Egiluze I y Egiluze II. Eguraldi txarra zegoen iragarrita, euria

Saria garbitzen hezeguneen egunean

Gaur goizean, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolaturik, Sariako hezegunea auzolanean garbitzera joan gara. Bertan Haritzalde, Herrio eta Itsas Enara elkarteetatik 12 lagun elkartu gara goizeko 10:00etan. Usurbilgo Udalaren babesa izan dugu. Zur eta lur geratu gara guztiak ikusita zenbat zabor zegoen, batez ere plastikozko botilak. Ondorioak: Zaborra gehiegi sortzen dugu, batez ere plastiko gehiegi kontsumitzen dugu. Ebitatu

OItsailak 2: Hezeguneen munduko eguna

Otsailaren 2an, larunbatean, etorri gurekin SARIA garbitzera AUZOLANA. Oria ibaian, Usurbilgo Sariako paduraren garbiketa. 10etan Sarian. Ibai ertzean ibiltzeko arropa egokia eramatea komeni da. Erabili garraio publikoa, iristeko erabili autobusa, Sarian ez dago eta tokirik autoa uzteko! Usurbilgo Udalaren babesaz burutuko da: eskularruak eta plastikozko poltsak emango dizkigu, eta gero gaikako zabor-bilketaz arduratuko da. Otsailaren

Donostia-Orio GR121 bidea kaltetzeko 4 milioi euro

Komunikabideek diotenez, Donostia eta Orio elkartzen dituen GR 121a “hobetu” egingo dute, eta horretarako 4 milioi euro gastatuko dituzte. Panel informatiboak, egurrezko zubitxoak eta eustekoak jarriko dituzte, eta lurra hobetuko dute (“mejorar el firme”), oinezkoek eta txirrindulariek erabil dezaten. Eta horretarako 4 milioi euro xahutuko dituzte. Haritzalde Naturzaleen Elkarteak lan hori beharrezkoa ez dela pentsatzen du;