Bloga

Haritzaldek 20 urte: datozenak jarduerak

Azaroaren 24an. Mendi ibilaldia, Donostia-Zubieta. Irteera lekua eta ordua: Jose Maria Sert plaza, 1 Ventaberrin, goizeko 10:00etan. Azaroaren 24an. Haritzaldezaleon bazkaria. Azaroaren 27an. Hitzaldia: "Anfibioak Gipuzkoan". 18:00etan Ikasbide Ikastolan (Loiolako Erriberak). Xabier Rubio (Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Aranzadi Z.E.) Abenduaren 1ean. Haur festa: "anfibio eta narrastiak gara". 11:00etan Santiago plazan (Loiolako Erriberak). Erriberetako Auzo Elkartearekin elkarekintzan

“Añarbe.1000” ekimena- Zain dezagun Añarbe!

Kontserbazio Elkarteok bat egiten dugu Errenteriako Udala Aiako Harria Parke Naturalean, Añarbeko basoan, bultzatzen ari den 1000 Ha.ko Errertserba. Bertako pagadi eta hariztia balore handiko lekua izateaz gain Añarbeko urtegirako babes eremua da eta ez da ahaztu behar handik ia Gipuzkoa erdiak edaten duela. Gainera hariztia probintziako handiena ere bada. Informazio gehiago. Añarbeko erretserbaren %40eko

Hazi autoktonoen banaketa

Datorren asteburuan, azaroaren 3-4an, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bertako zuhaitzen hazi-banaketa burutuko du Donostian. 15 urte beteko ditu ekintza xume horrek. 15 urte zuhaitzen aldeko jarrerak lantzen eta bertako landarediarekiko herritarron sentsibilizazioa bultzatzen. Noiz:               Azaroaren 3an (larunbata) eta azaroaren 4an (igandea). Non:                Kontxa Pasealekuan, 1. arrapalan (eguzkitsua egonez gero)                         Gipuzkoa plazan, Diputazioko

Aiako Harria Parke Naturala zabaldu!

Ekologistak Martxan, Eguzki eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Aiako Harria Parke Naturaleko mugak nahiz inguruko babes-gerrikoa zabaltzeko eskaera egin diete eskumena duten Erakunde guztiei: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta inplikaturiko Udalei (Irun, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Donostia eta Hernani). Aiako Harria zabalduz eta muga koherente eta garbiak jarriz, landa ingurunea, sustatzen ari gara. Naturguneak ezin dira isolaturiko

Hazi banaketa

Urtero egiten den jarduera honetan, bertokoak edo autoktonoak diren zuhaitzen haziak banatzen dira. Helburu nagusiak zuhaitz eta basoen garrantzia azpimarratzea, eta naturaren kontserbazioa sustatzea dira. Horretarako beste xede txiakiago batzuk lantzen dira: Zein espezie diran bertokoak, nola erein haziak eta zaintzeko dituzten beharrak azaltzea. Norberak bere etxean zuhaitza nola jaio eta hazten den ikustea. Zuhaitzak urtebete edo