Aldarrikatzen

Monpaseko pasabideari, EZ!

Kontserbazio Beresiko Eremua (KBE/ZEC) den Uliako itsaslabarretan, Monpasen, pasabidea egitea zentzu gabekoa dela deritzogu. 2011ean, esaten genuen eta gaur egun, 2015ean, ere diogu. Eremu hori babestua dago hain zuzen ere duen fauna, flora eta geologia ezaugarriengatik. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen "Documento de objetivos y medidas de conservación para la designación de las Zonas Especiales de Conservación

Otsoa basbesteko kanpaina

Euskadiko Otso Taldearen kanpaina berria! Otsoa, Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan sartzeko pertsona partikularren sinadura kanpaina abian jarri du. Haritzaldek beste elkarteekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskaera luzatu zion,  hemen irakurri. Babes dezagun otsoa! Iberian Wolf, Canis lupus signatus

AHT gelditu orain!

Guretzat batere lehentasunik ez duelako, are gehiago, beharrezkoa ez delako, premia duten beste hainbat gauzetarako ezinbestekoa den dirua xahutzen ari delako, ekonomikoki bideragarria inoiz ez delako izango, etengabeko zama izanik, eta Ingurune Naturalean suposatzen ari den inpaktu handiarengatik, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du larunbat honetan, ekainaren 13an, Donostiako Alderdi Edertik 17:30etan abiatuko den Abiadura Handiko Trenaren aurkako

Alternatiben Herrixka Donostian

Alternatibaren Herrixkan izango gara ekainaren 6ean. Ingurumenaren Munduko Eguna (ekainak 5) eta Ozeanoen Munduko Eguna (ekainak 8) ospatzeko giza mugimendua ezin hobea! Mugimendu honen helburua, Klima Aldaketa eta bere ondorioak ekiditeko alternatiba ezberdinak plazaratzea da. Jarduerak: azokak, hitzaldiak, jolasak, tailerrak, bertako eta garaiko pintxoak, bazkari agroekologikoa, bertako edariak, dokumentalak, musika, mahai inguruak, alternatiba aurkezpenak… Informazio gehiago: aurkezpena eta eskuorria-egitaraua. Interneten: facebook eta webgunea. Bertan ikusiko gara!

Carlos I hiribideko lanak bai, zuhaitzak ere bai

Amara Berriko auzokideen aspaldiko aldarrikapena Donostiako sarrera Carlos I hiribidetik kentzea eta eremu hori hiriarentzat berreskuratzea izan da eta, azkenean, udaberrian hasi dira lehenbiziko aurretiko lanak. Obren ondorioz, Carlos I hiribideko pareen aldean zeuden zuhaitzak moztu dituzte, soilik Isabel II Carlos I-rekin bat egiten duen eremu berde horretan daudenak oraindik geratu direlarik. Bada zuhaitz horiek, gehienak platanondoak,