Aldarrikatzen

Iritzi artikulua: Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II)

Haritzalde bat dator Aitziber Sarobek, Berrian argitaratutako Natur Kontserbazioa Gipuzkoan (II) iritzi artikuluarekin. Iritzi artikuluaren irakurketa oso gomendagarria denez, lehen hitzak jartzen dizuegu eta esteka arikulu osoari. "Iazko otsailean izenburu bereko artikulua argitaratu zuten berripaper honetan. Iritzi artikulu hark Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatu beharko lukeen arlo honetan arreta jartzea zuen helburua. Izan ere, Bilduk agintea

Gipuzkoako mugimendu ekologistak Aldundiaren aurrerapausua ongi baloratzen du, eta izen-aldaketatik haratago, natur kontserbaziorako politiketan dituen eskumenak garatzen hastea eskatzen dio

Prentsaurreko honen helburua Gipuzkoako 16 natur talde eta erakunde ekologistok Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzarekin, eta zehatzago esanda, natur kontserbazioari eta bioaniztasunari lotutako gaiekin, legegintzaldi honetan izan dugun harremanaren balorazioa egitea da. Bide batez, Berrikuntza, Landa-Garapena eta Turismo Sailean berriki egon den kargu aldaketa baloratzea ere. Bilduk Foru Aldundiko agintaritza aldaketaren izenean hartu zuela

Berriro ekin diogu Mendizorrotz babesteko kanpainari

Joan den asteazkenean, 2014-02-19, Donostiako Ingurumen Aholkularitza Kontseiluan Udalari Mendizorrotzen GKL bat sortzeko urratsak eman ditzan eskatu genion Aranzadi Zientzia Elkartearen oniritziz. IAKren babesa lortu genuen eta Donostiako Udal Gobernuarentzat "lehentasuna" ez den, ibilbidea abiarazteko konpromisoa agertu zuen. "Prozesua bultzatzeko Orio, Usurbil eta Igeldoko ordezkariekin bilduko direla" gaineratu zuen. Ea behingoz proposamena aintzat hartzen den.

Cristina Enea Parkearen kudeaketa arduratsu baten alde

Autorea: Joseba Gurutz de Vicente Aspaldikoak dira Cristina-Enea/Gladys parkearen kudeaketa okerraren ondorioz sorturiko liskarrak. Haritzalderen sorrera bera 1991ko zuhaitz mozketa basatien aurkako ekimenetatik dator. Baina behar bada gainbehera deigarriena Udalaren ekimenez gauzatutako eraldaketa 2006an obrekin eman zen (zenbait eremu artifizializatu ziren, landaredia ezabatu, putzuak lehortu, garai bateko urmaela itxuraldatu zen...) eta egoerak ez