Lourdes Txikikoa, kasualitatea ote?
Joan den astean HARITZALDEk salatu zuen Ekintza Ikastola gainean buruturiko zuhaitz mozketa bortitza. Datuak bildu ditugu eta beldurgarriak dira: azalera 2,5 ha; kilometro inguruko pista ireki; basoa Donostiako Planeamenduak babestuta zegoen; ehun urtetik gorako haritzak moztu dituzte; higadura eta lurzoru galera-arrisku bizian gelditu da magala; faunaren ugal garaian burututa; paiasaian inpaktu ikaragarria, Kontxatik bertatik ikusten delarik. Landa-lurrak izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu behar zuen. Pertsonen segurtasuna