Aldarrikatzen

  • La cantera de Belartza 2

Belartzako lur isurketa eta lurzoru kutsatuak

Belartzako lur isurketa eta lurzoru kutsatuak Azken hilabeteotan BELARTZA-2 GELDITU PLATAFORMAtik Mercadona saltokia izango den guneko honeaketan ateratako lurrek eraturiko betelanaren ilegaltasuna maiz salatu dugu. 2016. apirilaren hasieran hasi zen 5 m altuera gorako eta 23.000 m2 gorako isurketa ilegalki, udal baimenik gabe, ingurumenaren nahiz paisaiaren gainean inpaktu handia sortuz bere balore bereziak direla eta

Larunbatean Diputazioaren aurrean Aralarren defentsan

Naturzale!! Aralarko Parke Naturalaren inguruan eztabaida bizia piztu da, Enirio-Aralar Mankomunitateak Parke Naturalaren araudiarekin bat ez datorren pista-sare zabal eta suntsitzailea onartu duelako. Foru Aldundiak Parke Naturalaren kudeatze-arduraduna da, baina, Parkea babestu beharrean, pisten bultzatzaile nagusi bilakatu da. Hori salatzeko, Gipuzkoako talde naturazale eta ekologisten koordinadora NATURKONek kontzentrazio bat egingo du Donostian, larunbatean, hilak 11,

2017ri eskatzen dioguna

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak 25 urte betetzen dituen honetan gure aldarrikapenak, batzuk aspaldikoak, gogora ekarri nahi ditugu 2017ri gurariak egi bilaka daitezen eskatuz... BELARTZA. Belartza gainerako babesa, eremu hori Unanue Landa Parkean barneratuz eta behin betiko Belartza 2 proiektua baztertuz. AIAKO HARRIA Parke Naturala. Mugak zabaltzea eskatu genuen gisara, Irun, Oiartzun, Errenterian eta Hernanin, Donostiako Landarbaso eta Astigarragako