Aldarrikatzen

Donostian metroa gelditu!

Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, ekainaren 18an manifestazioa burutu zen. Ehundaka lagun urbildu ziren Easo plazara, bertatik irten eta Boulevarrerako bidean egin zutelarik. Manifestazioko leloak: Metroa Gelditu, herriari galdetu / STOP pasante del metro, consulta popular izan ziren. Haritzaldek noski, bat egiten du mugimenduarekin. Sinadura bilketa kanpaina abian dute eta Donostian erroldatuak dauden adin nagusiko orok sinatu dezakete.

Metroa Gelditu, herriari galdetu

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak bat egiten du Satorralaiaren deialdiarekin eta gonbidatu egiten zaituzte bertan parte hartzera. Hitzordua: ekainaren 18an eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuko gara.   "Metroa Gelditu, herriari galdetu" Joan den urteko abenduan, kalera atera ginen Donostiako metro "pasantea" edo igarobidearen proiektua gelditzea eskatzeko, egitasmo hori beharrezkoa ez delako. Halaber, proiektuaren hasieratik nozitu dugun gardentasun falta

Alkateak egia saihestu du berriz ere

Prentsa Oharra - Belartza Alkateak egia saihestu du berriz ere Eneko Goia Alkate Jaunak Belartza-2 eremuan Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko bideraezintasuna defendatzen  duen adierazpenei erantzuna eman nahi diegu idatzi honen bitartez. Gogoratu beharra dago alkateak  egindako agerpenak Naturkon Gipuzkoako Naturzale Elkarteen Kolektiboak eta Añorgako bizilagunek egindako manifestuen ondorio direla, Belartza-2 eremuan sustatzaile pribatuek beste industriagune berri

Tags: |

Belartza-2: ibilbide gidatua

IBILALDIA: BELARTZA, DESAGERTZEKO ZORIAN DAGOEN XARMA HANDIKO PARAJEA ULERTEZINA iruditzen zaigu Belartzan (Donostia-Añorga) 20 hektareako industrialde bat egin nahi izatea, kontuan hartuta 3 km-ra 70 hektarea dituen eta enpresa bat bera ere ez duen Eskuzaitzeta (Zubieta) industrialdea dagoela. Halaber, ONARTEZINA da Donostiako Udalak lanak lizentziarik gabe hasteko baimena eman izana eta aire zabalean arrokak txikitzen

Belartza-2ko bete lanak geldirik?

GELDIARAZITA BELARTZA-HARROBIKO LANAK (MERCADONA) Atzo arratsaldean Donostiako Udaltzaingoak Belartza-harrobia Eremuko lan guztiak berehala geldiarazteko Udal Agindua obragileei eraman zien. Orain Udalak Lurzoruaren Legea, 172.2 Artikuluan urratzen duela aitortu behar izan du. Geuk aurreko astean salatu genuen. Lehenengo salaketatik ia 2 hilabete geroago, atzo, Hirigintza Zinegotzia den Enrique Ramosek Agindua sinatu zuen ilegalitatea onartuz. Bitxia bada