Hezitzen

Hazi banaketa Urriaren 26 eta 27an

Ekintza goizeko 10:30etatik 13:30etara izango da. Euririk egiten ez badu, Kristina Enea Parkeko Sarreran, Duque de Mandastik (Zigarrogileen plaza). Euria eginez gero: Nestor Basterretxea plaza, Tabakalerako saihetseko sarreraren parean dauden arkupeetan (trenbide azpiko pasabidearen sarrera aurrean) Ekintza honen bidez, zuhaitzen garrantzia aldarrikatu nahi dugu. Naturak inguratzen gaitu. Gu ere Natura gara eta kontserbazioan aktibo izan

Tags: , |

Loiolako Erriberak Urumean du ardatza

Asteburu zoragarria igaro duguna, Naturaz beterik. Loiolako Erribera auzoak Urumean duela bizkar hezurra aitortu du eta jendeoldea etorri zaigu udazkenari agur esateko. Eguraldiak ere lagundu digu eta atzo bezain eguzkitsu egon ez bada ere, Urumean ibiltzeko primerakoa. Horrela, asteburuan 300 lagun baino gehiagok Urumea gertutik, barrutik, bizitzeko aukera izan dute... Itzela! Ez genuen ordea hainbesteko

Igandean haur tailerrak eta txangoa Urumeatik

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Loiolako Erriberako Auzo Elkarteko Euskara Taldearekin elkarlanean "Neguaren zain, udazken amaiera jaia" antolatu dugu. Datorren igandean, abenduak 11, haurrei zuzendutako tailerrak izango dira Giuseppe Verdi plazan (Loiolako Erriberan). Aldi berean, txandaka, Urumeatik txalupa motordunez txango gidatuak egingo ditugu eta ibaia barrutik ezagutzeko aukera paregabea izango duzue (tiketak egunean bertan Giuseppe Verdi plazan).

Abenduak 29, Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna

Donostiako tamaina (urdinez mugatuta) 1813-1864. urteen bitartean. Duela 13 urte, Nazio Batuen Asamblada Orokorrak, finkatu zuela maiatzaren 22a, Nazioarteko Biodibertsitatearen eguna. Hau esanda, egia da, bost urte lehenago abenduaren 29ko data finkatu zela Bioaniztasunaren konbenioa indarrean jarri zen egunean. Abenduko data hau bestelako ospakizunen garaietan denez, maiatza aldera pasatzen ari da. Haritzalden pentsatzen